Albisteak

 

Gaur egun BARIK txartela metroan, tranbian, eta Bilbobusen erabil daiteke, billeteren balioa deskontatzen du Creditransak egiten duen bezala, baina bidaia egiteko kreditu nahikoa eduki ezean, ez dizu dirutan kobratzen, baizik eta falta den kopurua negatiboan jartzen du eta birkargatzera joaten zarenean  kobratzen dizute.

Aurrerantzean, irailetik aurrera antza denez, edozein garraio publikorako baliogarria izango da, funikularrak, Euskotren, Aldiriko trena eta Uribe Kostako bizikletak alokatzeko zerbitzua barne.

Bi mota daude:  Izenduna argazkiarekin eta argazki gabekoa edo anonimoa. Normalean hileroko pasea erabiliz gero edo jubilatua izanez gero izenduna behar da.

Eskaintza amaitu ostean, izendunak 3 euro balioko du eta anonimoak 5 euro.

Eskuratu ahal izateko honako telefonora deitu behar da:

901 123 123

Deitu eta eskatzen dituzten datuak eman besterik ez da egin behar eta haiek adieraziko dizute noiz joan zaitezkeen txartela hartzera.