Albisteak

 

Zaratamoko Udaleko Kultura, hezkuntza eta Kirola Sailak Udako Tailerrak antolatu ditu aurten. Jarduera berri honen helburua da gure haur eta gazteek beren herria hobeto ezagutzea: gure historia, gure kultura, gure ohiturak... Hainbat ekintz egingo dira helburu hori lantzeko, besteak beste, antzerkia, dantza, eskulanak, jokuak, irakurketa, txangoak. Horrela, gure gaztetxoek ondo pasatzen duten bitartean inguruaz gozatzeko eta ikasteko aukera izango dute.

Egunak:

  • Ekainaren 25etik uztailaren 6ra
  • Goizeko 9:30etatik 13.30etara

Adina:

  • 4 urtetik gorako haurrak

Izena emateko:

  • Elexalde eta Arkotxa Kultur Etxeko liburutegietan
  • Maiatzaren 28tik ekainaren 8ra, 17:00etatik 20:00etara

Informazioa:

  • Elexalde Kultur Etxeko liburutegian (Tlf. 94 671 09 50)
  • Arkotxa Kultur Etxeko liburutegian (Tlf. 94 456 63 63)

Prezioak:

  • Erroldatuak: 45 euro
  • Ez erroldatuak: 55 euro
  • Dirusarrerak Bermatzeko Errenta Hartzaileak: % 50eko deskontua
  • Seme-alaba bat baino gehiagoren matrikula egitean (Deskontuak):
    • % 25eko deskontua bigarren matrikulan
    • % 50eko deskontua hirugarren matrikulan

Kontu zenbakia dirua sartzeko:

2095 0162 39 2041000712 Zaratamoko Udala

Umearen izen eta abizenak ipini + udako tailerrak

OHARRA:

  • Dirusarrerak Bermatzeko Errenta Hartzaileak, egoera egiaztatzen duen Gizarte Ongizateko udal-zerbitzuaren agiria aurkeztu beharko du.
  • Deskontu bakar bat egingo da.

Izen-emate orria (PDF, 93 KB)