Albisteak

 

Zaratamoko udalak tinko jarraitzen du erakundearen modernizazio ibilbidean. Lehenengo web orria izan zen eta orain izapidetze telematikoa.

Zaratamoko herritarren eskura daude jada ohiko 16 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok udaletxeko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez (www.zaratamo.com), aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz.

Zaratamoko biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, izapideen historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio.

Hemendik aurrera honako izapideak egin ahal izango dira: Eraikuntza berriko eraikinen lehen erabilerako lizentzia, Distantzia ziurtagiriak, Hirigintza gaietako informazioa, Erroldan alta, Erroldako datuen aldaketa, Bizileku aldaketa, Atzerritarren errolda berriztatzea, Errolda-agiria, Errolda ziurtagiriak, Ziurtagiri bereziak, Erroldan baja emateko eskaera, Banku helbideratzeak, Eskari-orri orokorraren eskaera, Dokumentuak ematea, Kexak, iradokizunak eta eskerrak eta azkenik Hitzorduak. Gainera, laster 100 izapide baino gehiago on-line egin ahal izango dira, udaletxeetan egiten diren izapideen % 99, hain zuzen ere.

Izan ere, BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Zaratamok aurrerapauso handia eman du jada udaletxeko aplikazioak eguneratuz.

Zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan Erabiltzaileen Arretarako Zentroarekin (EAZ):

Telefonoa: 900 840 250
E-posta: info@biscaytik.eu

Izenpe txartela eta trebakuntza ikastaroak Elexalde eta Arkotxako Kzguneetan

"On-line" tramitazioa txartel digitalaren bidez, hau da NAN, IZENPE, ONA... txartelen bidez edo @bizkaia.eu kontuaren bidez egin ahal da. Dena den, txartel digitalik ez duenak IZENPE txartela eska dezake herriko Kzguneetan. Horrez gai, KZgune horietan, besteak beste, e-administrazioari buruzko trebakuntza ikastaroak ematen dira. Malgutasun handia dago ikastaroak antolatzeko. Ikastaro bat antolatzeko 3 eskabide besterik ez da behar. Ez dago epe mugarik ikastaroetarako eskabideak egiteko. Edozein momentu da ona eskabidea egiteko.