Albisteak

 

Zaratamoko Udalak eta Udaltalde 21ek jakinarazten dute hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketaren zerbitzu berriaz.

Bosgarren edukiontzia

Hona botako dira kozinatu gabeko landare-hondakinak: fruta eta barazkiak, lorezaintzako hondar txikiak, ogia, fruitu lehorrak...  Edukiontzi honetara botatzen diren hondakinak Konpostatze-Plantara eramango dira, eta han mendi eta lorategietarako kalitate oneneko ongarri edo konpost bihurtuko dituzte.

Izena emandako etxe bakoitzak birziklapen-kita jasoko du: ontzi bat, konpostatzeko poltsak, edukiontzia irekitzen duen giltza eta azalpen-eranskailua.

Autokonpostatzea

Lorategitik, baratzetik edo sukaldetik datozen hondakinekin zeure konposta egin dezakezu, hondar organikoak konpostagailuan sartuz.

Izena emandako etxe bakoitzak konpostagailua, aireztatzeko tresna eta gida didaktikoa jasoko ditu.

Autokonpostatzearen materiala zein birziklapen-kita jasotzeko, prestakuntza-tailer bat egingo da:

  • Azaroaren 4an, (asteartea), 18:00 eta 20:00 bitarte, Elexalde Kultur Etxean eta
  • Azaroaren 12an, (asteazkena), 18:00 eta 20:00 bitarte, Arkotxa elizan.

 Bandoa ikusi (PDF 161KB)