Albisteak

 

5. edukiontzia eta autokonpostatzea

Zaratamoko 95 etxe baino gehiago gehitu dira zerbitzu berrira. Hori % 16 da.

5. edukiontzia

Zure landare-hondakinak birzikla ditzakezu: fruta eta barazkiak, janari hondarrak, ogia, fruitu lehorrak... bosgarren edukiontzian (marroian).

Birziklapen-kita: familia bakoitzak ontzi bat, konpostatzeko 100 poltsa, edukiontzia irekitzen duen giltza eta argibidedun eranskailu bana jasoko du.

Autokonpostatzea

Baratza edo lorategia duen etxe batean bizi bazara, zuk zeuk egin dezakezu konposta.
Norbere konposta egiteko kita: familia bakoitzak konpostagailu bat, aireztatzeko tresna bat eta gida didaktikoa jasoko ditu. Beharrezkoa da izena ematea eta bi orduko iraupena duen prestakuntza-tailer batean parte hartzea.

Nola eman dezakezu izena?

  1. Telefono bidez: 94 621 54 72
  2. www.ut21.org webgunean edo konposta@ut21.org helbide elektronikoaren bidez.
  3. Udaletxean
  4. Hurrengo tailerretan. Kontsulta itzazu www.ut21.org webgunean.

Otsailaren 10ean asteartean, Arkotxako elizan, 18:00etatik 20:00etara.

 Bandoa ikusi (PDF 22KB)

 Kartela ikusi (PDF 250KB)