Albisteak

 

Herritar estimatua:

Zaratamoko Udalareno Kultura arloak 2015eko ARKOTXAKO JAIAK antolatzeko JAI BATZORDEAN parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Jakin badakigu, jaiak guztionak direla. Horretaz gain, denon gustukoak diren jarduerez beteriko jaiak bermatu bahar ditugu. Helburu hori lortzeko modu bakarra herritar gehien eta talde kopuru handien parte hartzea lortzea da.

Anima zaitez zeu, lehen, eta animatu zeure ondokoa ere. Guztion artean errazagoa eta aberasgarriagoa izango da.

2015ko Jai Batzordea sortzeko bilera OTSAILAREN 12AN, arratsaldeko 18:30etan, ARKOTXAKO KULTUR ETXEAN egingo dugu.

Marimar López Ramos
Kultura, Hezkuntza eta Kirol Zinegotzia

 Iragarkia ikusi (PDF 180KB)