Albisteak

 

Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal egitasmoak urte bi daramatza Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zaratamo udalerrietan sarean lan egiten eta, aurten enplegua sustatzeko oinarri sendoagoak jarri nahi ditu eskualdeko enpresetan beken programa batekin. Programa honen bitartez zure ikasketekin lotutako lan esparru batean lehen esperientzia izateko.

Horretarako gazte langabetuentzako 21 beken kudeaketa martxan jartzen dugu, laneratzearen jarraipena egiteko plan pertsonalizatu batekin eta eskualdeko enpresetan praktikak eginez. 18 ETA 25 URTE BITARTEKO GAZTEEI ZUZENDUTA.

Betebeharrak:

  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin Gaztedi Nerbioi Ibaizabal hitzarmena sinatu duten Nerbioi Ibaizabal eskualdeko 9 udalerrietako batean erroldatuta egon behar duzu (goian aipatutakoak).
  • Profesionaltasun Ziurtagiria, Lanbide-heziketako Erdi-Mailako edo Goi-Mailako titulua edo unibertsitateko titulua izan behar duzu.
  • Ezin duzu izan hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik jasotako prestakuntzarekin lotura zuzena duten lanpostuetan.

Beka honetako bat eskuratu nahi duten gazteek ezinbestean Lanbiden izena eman behar dute.

 Bandoa ikusi (PDF 40KB)