Albisteak

 

Ba dira lau urte lehen kultura agenda aurkeztu genuela. Kultura arloko eskaintza zabala jaso eta egituratu behar zela ohartu ginen. Trebakuntza arloko ikastaro eta tailerrak, alde batetik, eta kultura eta aisiaren jarduerak zein ikuskizunen egitaraua bestetik, batu eta modu argian eskaintzeko behar izana ikusi genuen.

Eskaintza hori ikastaro, jarduera eta ikuskizun berriekin aberastuz joan da urteak igaro ahala, eta ezinbesteko bihurtu da ikasturte hasieran.

Urtero urtero saiatu ohi gara Zartamoko herritarren nahi eta interesei erantzuten dien egitaraua osotzen. Era berean, eta beti ere ditugun mugak kontuan hartuta, berrikuntzaren bat edo beste saiatu gara sartzen. Hori bai, egitarauaren kalitatean ondoriorik izan gabe, hori baita gure jokabidearen ardatz nagusienetakoa.

Ikasturte honetatik aurrera, ikastaro, tailer zein aisia jardueretan izena emateko ohiko bideaz gain (hiru liburutegietara joan eta bertan eskabidea betetzea), bide telematikoaren aukera ere izango dugu.

Poztuko ginateke prestatu dugun egitaraua zein ikastaro eta tailerren eskaintza zuen gustukoa balitz.

Goza dezagun aukera horietaz!

 Kultur agenda - 2015eko udazknea-negua (PDF 3MB)