Albisteak

 

Ekimen berrien aurkezpena: 2015-2016 ikasturteko eskola agenda, webgune berrituak eta herrietako ibilbide toponimikoak (zuztarretatik oinez)

Gaia: Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hizkuntz eta kultur ondarea zabaltzeko eskola agendaren, Zuztarretatik oinez ekimenaren eta Webgune berrituen aurkezpena. Zuztarretatik ahora Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko Udalek bultzatu duten proiektua da.

Beste urte batez, esan genezake eskualdeko bederatzi udalerrik proiektu komun baten inguruan lanean jarraitzen dutela: Zuztarretatik ahora. Izan ere, eskola agenda egitasmo orokor horren barnean kokatuko litzateke, eta gure artean daukagun 9. urtea da dagoeneko. Iaz hasitako ekimenekin jarraituz, aurten herrietako ibilbide toponimikoak ere aurkeztuko dira, Zuztarretatik oinez izenarekin zabalduko direnak. Eta amaitzeko, Webguneetan (zuztarretatikahora zein zuztarluze Webguneetan) egindako berrikuntzak azalduko dira.

Lehen Hezkuntzako ikasleen artean zabaldu den Eskola-agenda 2015-2016. Aurtengo lema: “Zuztarretatik oinez”. Horrez gain, Zuztarretatik oinez izenarekin ezagutzera emango diren ibilbide toponimikoak eta Webguneetan egindako berrikuntzak ere aurkeztuko dira

Eguna: Urriak 16, ostirala
Ordua: 11,30ean.
Lekua: Orozkoko Donibane Aretoa

Parte-hartzaileak:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Diputatua: Lorea Bilbao
  • Orozkoko Alkatea: Josu San Pedro
  • Labayru Ikastegiko zuzendaria: Adolfo Arejita
  • Agendaren egileak: Oibar Legarra, Itziar Ituiño eta Irati Merino.
  • Webguneak berritu dituen enpresaren ordezkaria: Alberto De Abajo

Proiektua bultzatu duten udalerrietako ordezkariak:

  • ARAKALDO Jabier Asurmendi (Alkatea)
  • ARRANKUDIAGA: Itziar Duoandikoetxea (Alkatea)
  • ARRIGORRIAGA: Sonia Rodriguez (Euskara eta komunikazio arloko zinegotzia)
  • BASAURI: Nora Pereda (Kultura-politika eta Euskara arloko zinegotzia)
  • ETXEBARRI: Iker Lopez (Euskara eta Hezkuntza zinegotzia)
  • GALDAKAO: Amaia Betolaza (Alkateordea)
  • OROZKO: Begoñe Olabarria (Euskara eta Kultura zinegotzia)
  • UGAO-MIRABALLES: Ekaitz Mentxaka (Alkatea)
  • ZARATAMO: Mari Mar López (Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzia)