Albisteak

 

Bosgarren edukiontzia eta autokonpostatzea

Bosgarren edukiontzian inskribatutako etxe bakoitzak, doan josoko du birziklapen kita: 10 litroko edukiera daukan ontzi bat, 100 poltsa konpostagarri, edukiontzia zabaltzen duen giltza eta argibide itsasgarria.

Ortua edo lorategia daukaten etxebizitzei autokonpostatzea eskaintzen zaie, beraien hondakin organikoekin ongarri edo konposta sortu ahal dezaten. Inskribatutako familia hauek ere doan jasoko dute autokonpostatzeko kita: konpost-ontzia, aireztagailua eta autokonpostatzeko gida, formakuntza tailerretan banatuko direnak.

Hauek dira izena emateko bideak:

Jarraian, Herritarren ahalegina eskatzeko arrazoiak azaltzen dira: sortutako hondakin kantitatea modu esanguratsuan murrizteko beharra, ortu eta lorategietako lurrak hobetzeko ongarri bat sortzeko abantailak, hondakinen tratamenduaren kostu ekonomikoan aurreztea, eta ekonomia zirkularra indartzea, hau da, hondakina baliabide bilakatzea eta materiaren zikloa ixtea.

 Informazio bandoa ikusi (PDF 586KB)