Albisteak

 

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Arrigorriagan autokonpostajeari buruzko tailerra egingo dela, eskualdeko hondakinetako frakzio organikoaren gaikako bilketa areagotzeko kanpainaren barruan. Hitzordua: abenduaren 10an, osteguna, 19:00etan Kultur Etxean, Urgoiti Pasealekua 17, lehenengo solairuko aretoan.

Autokonpostajea aukera interesgarria da ortua edo lorategia duten etxebizitzentzat: udalerriko hondakinen sorrera nabarmen gutxitzen laguntzen du eta, aldi berean, lursaila hobetuko duen ongarria edo konposta sortzen du. Etxe horietako kideek, prestakuntza-tailerrera joan eta elkar lan konpromisoa sinatuz gero, autokonpostatzeko kit-a jasoko dute dohainik: konpost-ontzia, aireztagailua eta autokonpostajerako gidaliburua.

Saioak ordubete inguru iraungo du, eta bertaratzen direnek ingurumen teknikari espezialista baten azalpen zehatzak jasoko dituzte: funtsezko kontuak eta emaitza onak lortzeko irtenbide eraginkorrenak. 

Gaikako bilketan izena eman duten eskualdeko edozein udalerritako etxeetako kideak joan daitezke tailer honetara, aldez aurretik joango direla baieztatuz gero.

Hauek dira gaikako bilketan izena emateko  bideak eta baita tailerretan parte hartzea baieztatzeko: webgunea: www.ut21.org; 2) e-maila: konposta@ut21.org; 3) telefonoa: 94 621 54 72.