Albisteak

 

Zaratamoko Kultura udal-arloak, ehun eta berrogei euskal udal eta mankomunitate inguruk egin duten bezala, Euskarazko Produktuen Katalogoa hedatzeko konpromisoa hartu du.

Katalogoa haur eta gazteei (0-12urte) zuzendutako tresna erabilgarri eta baliagarria da, eta bertan ehunka erreferentzia jaso dira zazpi ataletan sailkatuta: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailuak eta jokoak, komikiak eta gurasoentzako materiala. Gainera, produktuaren gutxi gorabeherako prezioa adierazi da eta, atal batzuetan, adinaren araberako sailkapena eman da.

Paperezko edizioaz gain, bertsio digitala ere eskuragarri egongo da berriztatutako www.katalogoa.org webgunean. Bertan, informazio ugari aurkitu ahalko da. Webgunea etengabe eguneratzen da, urte osoan kontsultatzeko aukera egon dadin.