Albisteak

 

Nerbioi Ibaizabal eskualdean ekintzailetzarako kultura sustatzea du helburu programa honek, eta horren bidez, enpresa-proiektuen sorrera bultzatzea, gerora, enpresa-haztegi izan daitezkeenetan sartu ahal izateko, parte hartuko duten udalerrien babesarekin: Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao eta Zaratamo.

Nerbioi Ibaizabal eskualdearen 2015eko Gazteen Enplegua sustatzeko tresnak proiektuan definitutako helburuen zati da ekimen hau; izan ere, gazteen enplegua ahalbidetuko duten ekintza batzuk datoz jasota bertan. Horien artean, ekintzailetasuna sustatzea autoenplegurako eta garapen ekonomikorako.

Lehiaketaren helburua

  • Eskualdeko gazteen artean ekimenak sortzeko eta garatzeko jarrera sustatzea.
  • Interesa sustatzea auto-okupaziorako, ekintzailetasunaren kulturarako eta proiektu eta enpresak sortzeko jarrerarekiko.
  • Gazteek enpresa-proiektuetan parte har dezaten aktibatzea.
  • Eskualdeko herritarrei gazteriaren irudi sortzailea, ekintzailea eta aktiboa proiektatzea.
  • Enpresa-ideia onenak saritzea.

Nori zuzenduta dagoen

Batez ere Nerbioi Ibaizabal eskualdeko 18 eta 29 urte arteko gazteei, bai banaka, bai taldean. Baina eskualdean oraindik erroldatu gabe egonik ere, ekimena taldean aurkeztu eta taldeko erdiak gutxienez sustatzaile diren udalerrietakoren batean erroldatuta dauden taldeek ere aurkeztu ahal izango dute (behar bezala justifikatu beharko da):

  • Banakako proiektua.
  • Taldeko proiektua (elkartu gabeko gazte taldeak)
  • Gazteek osatutako erakunde eta enpresak

Lanak aurkezteko epea

Lehiaketarako deialdia 2016ko otsailaren 10ean irekiko da, eta proiektuak 2016ko martxoaren 10 arte aurkeztu ahal izango dira. Epaimahaiaren ebazpena gutxi gorabehera hilabeteko epean emango da.