Albisteak

 

Nahi duen pertsona orok parte har dezake lehiaketan.

Honakoa izango da gaia: Nola ikusten dut nire herria?

Lehiaketara Zaratamoko haurrak eta Zaratamoko Lehen Hezkuntzako LHI ikastetxean ikasten duten haurrak aurkeztu ahal izango dira, banakako lan originalekin eta kategoria honetan:

Haurren kategoria: lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak.

Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du guztiz onartu direla oinarriak. Lanak Elexaldeko eta Arkotxako liburutegietan aurkeztu beharko dira, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Lan originala gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko da, eta kanpoan 2016ko marrazketa eta pintura lehiaketa esaldia idatzita egon behar da. Gutun-azalaren barruan marrazki edo pintura originala sartuko da, eta, gainera, itxita dagoen beste gutun-azal bat sartuko da. Barruko gutun-azal horren kanpoko aldean marrazki edo pinturaren izenburua agertuko da, besterik ez. Alabaina, barruan egilearen datuak idatziko dira: izen-abizenak, NANa, helbidea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa.

Lanak onartzeko epea 2016ko apirilaren 14an amaituko da, 20:00etan. Horixe izango da lanak hartzeko azken data eta ordua.

Lanak bi zati izango ditu: alde batetik, Din A4 edo Din A3 tamainako kartulina bat, non ilustrazioa bera egongo den, eta beste alde batetik, aparteko folio bat. Folioan marrazkiarekin adierazi nahi izan duena azaldu beharko du haurrak.

 Oinarriak ikusi (PDF 222KB)