Albisteak

 

Zaratamoko Udalak eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek tamaina handiko hondakinen bilketa-zerbitzuari buruz berri eman nahi dute.

Bilketa honetan zera sartzen da:

  • Altzariak: armairuak, oheak, koltxoiak, somierrak, sofak, sukaldeko armairuak, arraskak, mahaiak, aulkiak, komuneko altzariak; etab.
  • Etxetresna elektrikoak: garbigailuak, ontzi-garbigailuak, hozkailuak, sukaldeak, labeak, lehorgailuak, mikro-uhin labeak, berogailuak, xurgagailuak, erauzgailuak, josteko makinak, etxetresna txikiak (plantxak, irabiagailuak, xigorgailuak, etab.)
  • Etxeko beste objektu txiki batzuk: lanparak, koadroak, ispiluak, bizikletak, maletak, ume-kotxeak, jostailuak.

Bilketa honetatik kanpo gelditzen dira honako objektu eta hondakin: industria, komertzio zein nekazal jatorrikoak, obretakoak, arriskutsuak, eta baita dimensio zein pisu handikoak ere.

Bilketa egunak hileko bigarren eta laugarren ostegunak dira.

900 840 230 telefono doakoan auzokideen eskaerak jasoko dira.

Tamaina handiko hondakin hauek uzteko tokiak etxeko hondakinak biltzen diren lekuak dira

Jasoko den egunean bertan bakarrik onartuko dira.

Argibideak: www.ut21.org eta www.zaratamo.com

2016ko ekainaren 1