Albisteak

 

Deialdi honen helburua ondoko kasu hauetarako diru-laguntzak ematea da:

  • Kultura-adierazpenen sustapen, hedapen eta praktikarako programa, proiektu eta ekintzen finantzazioa, horien izaera edozein delarik ere: jarduera sozio-kulturalak, aisialdia eta denbora librea, erakustaldiak eta ekitaldiak antolatzea, etab.
  • Kirola sustatzeko, hedatzeko eta praktikatzeko programa, proiektu eta jardueren finantzazioa; hala nola aisialdi eta denbora libreko kirol-animazioko jarduerak, kirol-erakustaldi eta  ekitaldiak antolatzea, emakumeak kirola egitera animatzen dituzten programak eta kirol bat aukeratu eta praktikatzean generoari lotutako aurreiritziak ezabatzera zuzendutakoak, kirol-tradizioei eustea.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera hezitzaile osagarrien finantzazioa. Horren barnean egongo dira hezkuntza publikoko zentroak eta horren gurasoen elkarteak garatutako jarduerak, hezkuntza arloan eskudun den administrazioak finantzatzen edo ordaintzen ez dituenean.  Diru-laguntzek proiektu espezifikoak, programa bereziak zein eskolaz kanpoko jarduerak finantzatu ahal izango dituzte, helburu anitzekoak: osasun- eta aisialdi-hezkuntza, kirola, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak alde batera uzteko hezkuntza-programak, irakaskuntza-kalitatearen eta eskola-kudeaketaren sustapena, gurasoen eskolak, etab. Inbertsio zehatzak finantzatzeko ere erabili ahal izango dira: ezohiko material didaktikoa, bi urteko umeak zaintzeko laguntzailea, etab.
  • euskararen zuzeneko sustapen egitea helburu duten jardueren, programen eta proiektuen finantzazioa.

Eskaera epea ekainaren 28tik uztailaren 18rarte egongo da zabalik

Informazio gehiago