Albisteak

 

ZARATAMOko Udaleko Kultura Sailak Gabonetako jaietarako kultur ekitaldien egitarau zabala antolatu du. Jarduerak abenduaren 16tik urtarrilaren 5era bitartean burutuko dira eta, batik bat, haurrak izango dira protagonistak.

Ekitaldiak ostiralean, hilaren 16an, hasiko dira Gabonetako kontzertuarekin. Kontzertu hori, Bilboko Koral Elkarteko Jesus Guridi Orkestrak emango du.

Biharamunean, abenduaren 17an, “Zapatu on” 11tik 14ra bitarteko gazteentzako egitarauak Bilboko Casillako kiroldegiko izotz-pistara irteera bat antolatu du.

Gabonetan zehar aukera izango dugu erakusketa eder bat ikusteko: “La pintura mural en Bizkaia 1840 - 1850”. Erakusketa abenduaren 22an inauguratuko da 19:30etan, eta urtarrilaren 5era arte zabalik izango da astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era arte.

Urtero bezala, Olentzeroren etorrera, abenduaren 24an izango da. Arratsaldeko 18:30ean Arkotxako pilota lekura helduko da eta 19:00etan Elexaldeko plazara.

Zinema eta Gabonetako umeentzako jolas parkea izango dira hurrengo egunetako protagonista nagusiak. Zinemak abenduaren 27ko arratsaldea beteko du Elexaldeko Kultur etxean. Abenduaren 29an Arkotxako pilota lekuan, eta urtarrilaren 3an Elexaldeko pilota lekuan Gabonetako Jolas Parkea jarriko da puzkarri, tailerrak eta umeen jolasekin.

Urtarrilaren 5ean (osteguna), azken ekitaldia helduko da, Erregeen Kabalgata arratsaldeko 19:30an Arkotxan. Lehenago, 18:00etan, pilota lekuan, familia guztiarentzako ikuzkizuna izango dugu. Eta egitarauari bukaera emateko Txarrota Kultur Taldeak ohikoa den Txokolatea antolatuko du.

 Programa jaitsi (PDF 3MB)