Albisteak

 

Hamar urte igaro dira Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala (LPPa) onetsi zenetik, eta berritu egin behar da, batetik, azken hamarkadan gertatu diren aldaketei erantzuteko eta, bestetik, egoera sozioekonomiko berritik eta hainbat plan zein egitasmo gauzatzetik eratorritako egoera berrira egokitzeko. Gauzak horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspen-prozesua sustatu du, eta herritarrek parte hartu ahal izango dute prozesu horretan. Halatan, 2017. urtearen hasieran Informazioa eta Diagnostikoa dokumentua aurkeztuko da, eta 2017ko udazkenean, berriz, Berrikuspenaren Aurrerapena.

Bilbo Metropolitarraren LPParen berrikuspena honako gai hauei buruzkoa izango da:

  • Hiri-eremua;
  • Eremu fisikoa eta landa-eremua, eta azpiegitura berdea;
  • Azpiegiturak: garraioa, ura, energia eta telekomunikazioak;
  • Ekipamenduak;
  • Eta zeharkako gaiak (euskara, lurralde inklusiboa eta gobernantza).

Guztira, Planak Bilbo Metropolitarraren funtzio-arloa osatzen duten 35 herrialdeei eragiten die:

Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.

“Lurralde bizia”, Bilbo metropolitarraren lurralde-estrategia berriaren berrikuspenari buruzko erakusketa ibiltaria

Datozen hilabeteetan, LPParen berrikuspenari buruzko erakusketa ibiltaria jarriko da udalerrietan. Xedea da plana ezagutaraztea eta udalerri bakoitzeko herritarrei informazioa ematea LPParen berrikuspen-prozesuari buruz eta parte hartzeko eskura izango dituzten kanalei buruz.

Zaratamon, erakusketa urtarrilaren 23tik 29ra bitartean ikusi ahal izango da, Antzinako eskoletan arratsaldeko 18:30ak eta 20:30ak bitartean.

Planaren webgunean aurkituko duzu LPPari, parte hartzeko prozesuari eta ekintzen egutegiari buruzko informazio guztia:

www.bizkaia.eus/revisionPTPBM

www.bizkaia.eus/LPPBMberrikuspena