Albisteak

 

Jakingo duzuenez, bi urte baino gehiago dira dagoeneko Bizkaiko Hego Uribe eskualdean euskarazko komunikabide bat sortu zela. GEURIA du izena, eta hilabetero aldizkaria argitaratzeaz gain, interneten ere badihardu, eguneroko gaien lanketa eginez.

Proiektua hobeto ezagutarazi eta bere hurrengo pausuak hobeto definitu nahian, GEURIA argitaratzen duen Ameba Kultur Elkarteak egitasmoa gizarteratzeko aurkezpen sorta bat prestatu du eskualdeko hainbat herritan, TOKIKOMekin lankidetzan..

Mezu honen bidez, datorren astelehenean, maiatzak 29, Zaratamoko Kultur Etxean egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu.