Albisteak

 

Hondakinen gaikako bilketa hobetzeko eta auzoei zeregin hori errezteko asmoz, Zaratamoko Udalak bi MINIGUNE GARBI jarri ditu udalerrian. Gune ekologiko bat da non herritarrek bota ditzaketeen etxeko hondakin solido txikiak.

Zazpi motatako hondakinak jasotzen dituzte edukiontzi horiek: bonbillak, CDak eta DVDak, inprimatze-hondakinak, pilak, plastikozko tapoiak eta gailu elektriko eta elektronikoak, teléfono mugikor edo kargatzaileen modukoak.

Bi miniguneak, Elexaldeko apArkalekuan eta Arkotxako iturriko plazan kokatuta daude.