Albisteak

 

Zaratamoko Udalak Bilbo Metropolitarraren LPPren Aurrerapenari buruzko “Lurralde Bizia” erakusketa ibiltaria bisitatzera gonbidatzen zaitu. Otsailaren 26tik martxoaren 2ra bitartean bisitatu ahalko da, Antzinako eskoletan.

Fase honen helburua da aurretik egindako lanaren eta parte-hartzearen ondorioz eremu funtzionalerako proposatutako lurralde eredua deskribatzen duen Aurrerapena helaraztea.

Hasierako Onespenerako Dokumentuaren prestaketa hasi aurretik, ekarpenak eta aldaketak biltzeko hainbat ekintza proposatzen dira, besteak beste, aipatutako Dokumentuari buruzko erakusketa ibiltaria.

Erakusketa bisitatzeaz gain, web-orri honetan www.bizkaia.eus/LPPBMberrikuspena eta sare sozialetan (Facebook: Lurralde Bizia eta Twitter: @lurraldebizia) agertzen diren eguneratzeak jarraitu ditzakezue, LPPren berrikuspenari, parte-hartze prozesuari eta ekintzen egutegiari buruzko informazio guztiarekin.

Zaratamon, erakusketa otsailaren 26tik martxoaren 2ra bitartean, 18:30etik 20:30era ikusi ahal izango da, Elexaldeko Aintzinako Eskoletan. Horrekin batera, postontzia eta galdetegiak egongo dira herritarrek ekarpenak bertan egin ahal izateko.

Kartela ikusi (PDF 168KB)