Albisteak

 
Zaratamoko Udalak jakinarazten die udalerri honetako herritarrei, borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 2tik uztailaren 30era bitartekoa izango dela. Epe hori igaro ondoren, zerga %20ko errekarguaz ordainaraziko da, gehi berandutze interesak.

Zergaren ordainketa helbideraturik ez duten zergadunek ordainketa egin ahal izateko, ezinbestekoa izango zaie bizilekuetara bidaliko zaien ordainagiria aurkeztea. Zergaren ordainketa KUTXABANK erakundearen bulegoetan egin ahal izango da, 9:00etatik 11:00etara. Udal-bulegoetan ere ordaindu ahal izango da banku-txartelarekin.
Zergaren ordainketa helbideratzea gomendatzen da erosoagoa baita. Horrek 2018 urteko ekitalditik aurrera izango lituzke ondorioak.