Albisteak

 

Zer da EIT?

Profesionalek egindako ikusketa bisual bat da. Ikusketa horretan eraikinaren oinarrizko lau gune aztertzen dira: egitura, fatxada, teilatua eta sareak (saneamendua eta ur-hornikuntza)

Nortzuk aurkeztu behar dute EIT?

Eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten etxebizitzak.

Nola burutu behar da EIT?

Teknikari bat kontratatuz. Teknikari hori arkitekto edo arkitekto teknikoa izan behar da, horik baitira baimendutako pertsona bakarrak. Pertsona horiek aurkeztutako txostena Udaletxean aurkeztu behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko Errolda bakarrean sartzeko.

EIT aurkezteko epea

  • Dagoeneko 50 urte bete duten eraikientzako epea, 2018ko ekainaren 27an amaituko da.
  • 50 urte 2018ko ekainaren 28tik aurrera beteko dutenentzat, epea  urte betekoa da.

Zergatik da onuragarria EIT burutzea?

  • Eraikina osoaren kontserbazio egoeraren berri ematen duelako
  • Eraikinaren mantentze arazoak antzeman ditzakelako, larriak izan aurretik.
  • Eraikina modu egokian mantentzeko arreta jarraibideak eskaintzen dituelako
  • Irisgarritasun arauak betetzeko bidea errazten duelako.
  • Etxebizitzaren balioa igotzen duelako.
  • Erosotasun eta lasaitasun handiarekin bitzea ahalbideratzen duelako
  • Etxebizitza eraberritzeko diru-laguntzak lortzeko aukera ematen duelako

Zeintzuk dira EIT ez burutzearen ondorioak?

  • EIT ez betetzeak hirigintzako arau-haustea jotzen da

Argibide gehiago nahi izanez gero, hurbildu Udaletxera.

Txosten informatiboa (PDF 438KB)