Albisteak

 

Arkotxako txokoko herritar erabiltzaileek txokoko ordutegia behin eta berriz  ez betetzearen eta gaueko orduetako hezigabeko jokabidearen ondorioz, txoko horren erabilera eta auzoek atsedenerako duten eskubidea bateraezina gertatu dira. Txokoa kokatuta dagoen inguruko auzoek behin eta berriz helarazi dizkiote euren kexak udalari. Beraz, Zaratamoko udalari ez zaio besterik geratzen Arkotxako Txokoko afariko txanda kentzea 2019ko otsailaren 1etik aurrera. Egun horretatik aurrera txoko horretako ordutegia hona hau da: Bazkariko txanda: 12:00etatik  18:00etara; Askariko txanda: 18:00etatik  21:00, astelehenetik igandera.

Ordutegia (PDF 50,7KB)