Albisteak

 

Zer da?
Udalak eskaintzen duen eskola laguntza zerbitzua da, 6 – 13 urte bitarteko herriko ikasleei zuzenduta dago (lehen hezkuntzako 1go mailatik 6.era).

Non?
Arkotxako Kultur Etxean.

Noiz?
Astelehenetik ostegunera / astean 2 ORDU

Zer egiten dugu?

  • Etxerako lanak egiten laguntzen diegu edo azterketak prestatzen.
  • Ikas ohiturak eta teknika erakargarriak eta erabilgarriak erakusten dizkiegu.
  • Gizarte harreman osasuntsuak izateko edo egun bereziak ospatzeko dinamikak burutzen ditugu (euskararen eguna, gabonak, …)
  • Eskolako irakasleekin koordinatzen gara.

Oraindik lekua dago! Lehentasuna izena ematearen hurrenkeran

Izena non eman dezaket?
Mezu bat idatz dezakezu helbide honetara zaratamokultura@gmail.com