Albisteak

 

Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza-lasterketa dela eta, apirilaren 11n, ostegunean, zirkulazioa etengo da Zaratamoko sarrera eta irteera guztietan 16:00etatik aurrera eta lasterketa amaitu arte.

Aipatutako probak udalerria zeharkatuko du. Lehenengo, N-625 errepidetik igaroko da Ugaotik Basaurira, eta errepidea moztuko da Moiordinen. Ondoren, Arkotxara sartuko dira BI-3701 errepidetik, eta, gero, gorantz Elexalderaino. Jarraian, Mendietara jaitsiko dira, eta Ugarte eta Landetxe industrialdeak igaro ostean, Zaratamotik irtengo dira Arrigorriagara sartzeko.

Mesedez, barkatu eragozpenak.

Bandoa (PDF 80KB)