Albisteak

 

Agurain eta Zaratamoren artean banatutako emakumezkoen pilotarik onenaren 10 bat orduk Lau eta erdiko LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketako  pilota mistoko final laurdenak eta promozioko eta 16 urtez azpiko pilota goxoko finalerdiak zehaztuta uzteko balio izan zuten. Eguraldi txarreko asteburu batean, Arabako pilotalekuak eta bizkaitarrak pilotazale askori aterpea eskaini zieten eta izan zen eskuak txaloka berotzeko moduko tantorik. Bertan jasotako emaitzen ostean txapelketako koadroak modu honetan geratu dira.
 
Pilota mistoko final laurdenak

  • Leire Garai – Naroa Agirre
  • Nora Mendizabal – Laia Salsamendi
  • Miren Larrarte – Arrate Bergara
  • Amaia Aldai – Mirian Arrillaga

 
16 urtez azpiko pilota goxoko finalerdiak

  • Ainhoa Romero vs Leire Galeano
  • Aisha Etxeberria vs Enara Anitua

 
Pilota goxoko promozio mailako finalerdiak

  • Gentzane Aldai – Ainhoa Ruiz de Infante
  • Amaia Jaka – Naroa Elizalde

 
Agurainen jokatutako jardunalditik, aipatzekoa da Errioxa ordezkaririk gabe geratu dela, Andrea Capellan (Santo Domingokoa eta Miguel Capellan pilotari profesionalaren alaba) eta Ibone Salinas (Briñasko pilotaria eta beste manista on baten ondorengoa) kanporatuta geratu ondoren.

Aurrera jarraitzen dutenen artean, pilota mistoan irudi bikaina eskaini zuen Laia Salsamendi gazteak. 13 urte besterik ez dituen arren, postura guztiak ondo manejatzen dituela argi utzi zuen eta final-laurdenetarako sailkatu zen partida gogor baten ondoren. Oso lehiatua izan zen, halaber, Gentzane Aldai eta Etxebesteren arteko norgehiagoka, non Orozkoak esperientzia handiagoa erakutsi zuen amaieran Berakoaren aurka. Nafarra txapelketako errebelazioetako bat izan da eta gauzak oso zail jarri zizkion Aldairi. Neurketa fisikoa eta exijentzia handikoa izan zen Aguraingoa.
 
Nora Mendizabal andoaindarraren eta Uxue Oses oñatiarraren arteko derbi gipuzkoarra izan zen, zalantzarik gabe, eguneko plater indartsua Zaratamon. 7, 9, 10 eta 16ko berdinketekin, Mendizabalek bi tantoz nagusitu zen amaieran. Hurrengo jardunaldiko Laia Salsamendiren aurkako final laurdenetako kanporaketa ikusgarria izango da ziur. Azpimarratzekoa da, halaber, Naroa Elizaldek Ane Urkizu Berastegiko pilotariaren aurkako lehiari nola eman zion buelta. Zubietakoa markagailuan atzetik joan zen ia partida osoan zehar, baina bere kanporaketaren burua hartu zuen gailentzeko unerik egokienean 17-18.

 

Jardunaldiaren argazkiak