Albisteak

 

Zaratamoko Udalak jakinarazten die herritarrei, abenduaren 9an eta 10ean, ez dela ohiko zerbitzurik eskainiko errefusa, hondakin organiko eta paper eta kartoiaren bilketari dagokionez, zerbitzua eskaintzen duen esleipendun enpresako langileek deitutako greba dela eta.

Hala ere, gutxieneko zerbitzuak bai egongo dira.

Abenduaren 11tik aurrera, zerbitzua normaltasunez eskainiko da.

Greba egiteko arrazoiak, esklusiboki langile eta enpresaren artean sortutako barne desadostasunetan oinarritzen dira. Egoera honen aurrean, Zaratamoko Udalak, beraien eskumenen barruan, irtenbide adostu bat lortzeko bideak errazten saiatuko da.

Zaratamoko Udalak, indarrean dagoen kontratua betetzen dela zainduko du eta herritarrek kalitatezko zerbitzu publikoak izan ditzaten.