Albisteak

 

Zaratamoko Udalak jakinarazten die herritarrei, abenduaren 26 – 27 eta urtarrilaren 2 – 3an, ez dela ohiko zerbitzurik eskainiko errefusa, hondakin organiko eta paper eta kartoiaren bilketari dagokionez, zerbitzua eskaintzen duen esleipendun enpresako langileek deitutako greba dela eta.

Gutxieneko zerbitzuak. Bakarrik jasoko da errefusa (ohiko zaborra):

Abenduak 27an:

  • Elexalde: Udaletxean.
  • Arkotxa: Kontsultategi ondokoan

Urtarrilak 3:

  • Elexalde: Udaletxean.
  • Arkotxa: Kontsultategi ondokoan

Hala, herritarrei eskatzen diegu zaborrak egun horietan ateratzea, kaleak ahalik eta garbien mantentzeko eta hondakinen metaketak ekiditzeko helburuarekin.

Gainerako egunetan zerbitzua normaltasunez eskainiko da.

Biziki sentitzen dugu greba honek eragin ditzakeen eragozpenak.

Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntza eta arretagatik.

Bandoa (PDF 93,9KB)