Albisteak

 
Osasun agintariek agindu bezala, gaurtik aurrera eta berriro jakinarazi arte, honako prebentzio neurriak hartuko ditugu Zaratamon.

Udalerriko kultura- eta kirol-jarduera guztiak eten egingo ditugu eta, ondorioz, udal titulartasuneko instalazio hauek itxiko ditugu.

  • Liburutegiak
  • Kultur Etxeak
  • Txokoak
  • Ludotekak
  • Frontoiak
  • Gimnasioak

Herritarrei gomendatzen dizuegu udaletxan, udal langileekin, udal zerbitzuren bat behar izanez gero, aurretiaz zita hartzeko 94 671 00 52 zenbakira deituta edo emailez mezua bidalita administrazioa@zaratamo.eus helbidera.

Herritarrei zentzuz jokatzeko deia egin nahi dizuegu eta Osasun agintariek emandako gomendioei jarraitzeko dei berezia egin nahi dizuegu. Gaixotasunaren sintomak sentitzen badituzue deitu 900 20 30 50 telefono zenbakira eta ez joan Osasun Zentrora.

Egoera oso aldakorra da eta erabaki berriak hartzera derrigorturik egonez gero, jarraituko dizuegu informatzen.