Albisteak

 
  1. Azken bandoa atera genuenetik koronabirusaren eraginagatik egoera oso aldatu da. Asteburu honetan, osasun angintariez gain, Gobernuek ere erabakiak hartu dituzte, eta egoerari aurre egin ahal izateko, Zaratamon neurri berriak hartu ditugu.
  2. Zaratamon udal jabetzako eraikinez gain, jolas parkeak, kirol instalazioak, eta ostalaritza guneak ere itxi egin ditugu asteburuan.
  3. 2020ko martxoaren 16tik, astelehenetik aurrera, eta berriro abisatu arte, udal bulegoak ere itxi egingo ditugu eta herritarrek udal zerbitzuak eta arreta jasotzeko, telefonoz eta bide telematikoz egingo dituzte tramiteak.
    1. Tramite orokorrak eta informazio orokorra izateko deitu 946710052 telefonora edo bidali mezu bat administrazioa@zaratamo.eus emailera.
    2. Hirigintza tramiteak edo bulego teknikoko informazioa izateko, deitu 687564845 telefonora edo bidali mezu bat auriarte@zaratamo.eus emailera.
    3. Ongizate sozialeko tramiteak edo informazioa izateko deitu 659110108 telefonora edo bidali mezu bat bsocial.zaratamo@bizkaia.org emailera.
    4. Seguridadeko edo herriko mantenuko tramiterik edo iradokizunik egiteko deitu 605700139 telefonora edo bidali mezu bat aguazil.zaratamo@bizkaia.org emailera.
    5. Erregistro zibileko tramiteak 944490339 telefonora deitu.
  4. Herritarroi etxe barruan egoteko esan digute, eta ezinbesteko zereginetarako baino ez irteteko kalera. Batez ere, gure nagusiei eskatzen diegu etxetik ez irteteko, oso egoera larrietan izan ezik. Zaratamoko udala OSAKIDETZArekin batera ari da lantzen nola lagundu etxean egon behar diren gure nagusiei edo arrisku taldekoei. Baten batek erosketak egiteko, edo tramiteren bat egiteko laguntza behar izanez gero, gure Ongizate Sozialeko arduradunekin 659110108 telefonora deituta. Herritarron elkartasunak eta elkarren arteko laguntzak lagunduko digu egoera larri honi aurre egiten.
  5. Arrisku taldeetan egon ezean, eta elkartasunezko guneetan laguntza emateko prest dauden herritarrek 659110108 telefonora deitu eta esango dizugu zer egin laguntzeko.
  6. Zaratamoko udalak dei berezia egiten dizue herritar guztioi arduratsu jokatzeko eta ezinbestekoa denean baino ez irteteko etxetik eta ez erabiltzeko jolas eta kirol guneak aire librean egon arren.