Albisteak

 

Zaratamon dagoen koronabirusaren egoerak sortutako beharrei aurre egiteko asmoz, auzo laguntza sarea sortzea erabaki du Udalak.

Helburua adineko pertsonei, gaixoei, haurrei eta behar izan dezaketen gainerako bizilagunei laguntzea da. Erosketak egiteko (sendagaiak edo elikagaiak), zainketak jasotzeko edo beste edozein beharrizan-egoeratan laguntza behar izanez gero, udaletxeko telefono zenbakira dei daiteke: 94 456 60 00/659 11 01 08 (08: 00etatik 15: 00etara).

Udaletik boluntario taldea koordinatuko da.

Segurtasun- eta higiene-neurriak zorroztu egingo dira, boluntarioen eta artatutako adinekoen babesa bermatuz.

Boluntariotza-sare horretako kide izateko, telefono honetara deitu behar da: 94 456 60 00/659 11 01 08 (08: 00etatik 15: 00etara)

Edo helbide hauetara idatzi: