Albisteak

 

Etxean egunak eta asteak pasatu behar izango ditugu eta egun horiek ondo pasatzen laguntzeko modu on eta probetxuzko bat irakurtzea izan daiteke. Udal liburutegiak itxita ditu ateak, baina bada modu bat liburuak eta filmak etxean modu erraz batean jasotzeko: Eusko Jaurlaritzaren Eliburutegia zerbitzuan 20.000 liburu eta 15.000 film dituzue digitalki guztien eskura, doan.

Etxeko egonaldi luzea arintzeko liburutegi publikoetako txartela izan gabe ere erabil daiteke zerbitzua. Honako helbidea jarri da martxan horretarako: liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus. Bide hori erabili beharko duzue bazkide egiteko.

Etxean egoteko inoiz baino denbora gehiago izango dugun garai honetan, kulturaz jantzi eta gozatzeko deia egiten dizuegu udaletik herritarroi.