Albisteak

 
  1. Deskantzatzeko denbora har ezazu, lo orduak errespetatu eta ez geratu lo egun guztia. Eguzki orduak aprobetxa itzazu.
  2. Egunean zehar, kaleko arropa jantzi ezazu. Atondu zure burua.
  3. Errutina marka ezazu: otorduak, lan orduak eta aisialdirako orduak ondo finkatu. Larunbata eta iganderako zeregin eta plan bereziak egin.
  4. Ariketa fisikoa egin ezazu, ahal den neurrian, horretarako, tutorialak eta aplikazioak topa ditzakezu.
  5. Sormena landu ezazu: argazkiak atera, dantzatu, kantatu, margoztu...
  6. Auto-formakuntzari tartea eskeini iezaiozu: dokumentalak, artikuluak, liburuak irakurri, memoria lantzeko ariketak...
  7. Lagunekin eta familiarekin kontaktua mantendu: zer moduz dauden galdetu elkarri eta elkar entzun; informazio positiboa transmititu: energia negatiboa kutsakorra izan daiteke.
  8. Etxea garbi eta txukun mantendu, gune goxoa sortuz.
  9. Gehiegizko informazioa ekidin ezazu.
  10. Ongi jan eta hidratatuta manten zaitez. Errezeta berriak proba itzazu, jolastu dastamenarekin!
  11. Zure buruarekin bakarrik egoteko tartea har ezazu: musika entzuteko, airea hartzeko edo lasai egoteko.
  12. Erosketak egiteko eskeini, eskatu laguntza auzokoei

Laguntza behar izanez gero deitu Udalak jarritako telefonora: 94 456 60 00 / 659 11 01 08 | 08:00 -15:00