Albisteak

 

Bizi dugun egoeran, ekoizle txikiei eta baserritarrei beren salmenta zuzena egiteko modua kendu zaie herrietako plazetako merkatuak debekatzean. Baina gutako bakoitza zuzeneko salmentako kontsumo-eredu baterantz urrats txikiak emateko gai bagina, herri gisa aurrerapauso handia emango genuke.

Zaratamon proposamen batzuk aurkezten dizkizuegu (gehiago daude), gure garaiko erronka berrietara egokitutako nekazaritza iraunkorreko eta abeltzaintzako ekoizle txikien produktuak kontsumitzeko. Gertuko produktuak, eta bermatuak. Guztion esku dago gure elikagaien ekoizpen sarea mantentzea.

Hasteko, Zaratamon baditugu betiko dendak, Lorearen denda eta Ereño harategia modukoak, Arkotxan, eta horiez gain betidanik produzitu eta saltzen dituzten produktore txikiak.

Bestetik baditugu gure herrian ardiak eta ahuntzak dituztenak eta artxoak eta ahunzkumeak saltzen dituztenak. Halakorik nahi izanez gero, jarri ahal zarete kontaktuan aitorg34@gmail.com emailera mezu bat vidalita.

Bestalde, www.baserrikoplaza.eus dugu ekoizle txikien proiektu bat, eta proiektu horretan dago http://baserrikoplaza.eus/members/lurbarri-baserria-63 Arkotxan arrautza ekologikoak saltzen dituena. Haiekin harremanetan jartzeko hizotz@gmail.com.

Eta horiez gain baukagu ERRILUR proiektua, komunitateak mantentzen duen elikadura agroekologikoko proiektu bat: https://cestaagroecologica.info/. Epe berezi honetan, kontsumotaldean ematen dituzten elikagaiak eskaera libreko sistema baten bidez eskuratzeko aukera eskaintzen dute. Aukera librean egin dezakegu eskaera, ostegunak baino lehenago eta ostiraletan ekarriko digute etxera. Aurkezpena eta eskaerak egiteko orriak bidaltzen dizkizuegu. Apirilaren 3an hasiko dira banatzen. Eskabideak egiteko bidali mezu bat oletabaserria7@gmail.com helbidera. Mezua bidaltzen badiezue, haiek eskaerak egiteko orria bidaliko dizuete.

Une konplikatu hauetan horiei ere erosiz gero, gure produkzio eta kontsumo sarea mantentzen lagunduko dugu.

Animo eta zaindu gaitezen!