Albisteak

 

Gaikako bilketa honek barne hartzen dituen hondakin, tresna eta objektuak honakoak dira:

  • Altzariak: armairuak, oheak, koltxoiak, somierrak, sofak, sukaldeko armairuak, arraskak, mahaiak, aulkiak, komuneko altzariak, etab.
  • Etxetresna elektrikoak: garbigailuak, ontzi-garbigailuak, hozkailuak, sukaldeak, labeak, lehorgailuak, mikro-uhin labeak, xurgagailuak, berogailuak, erauzgailuak, josteko makinak, etxetresna txikiak (plantxak, irabiagailuak, xigorgailuak, etab.).
  • Etxeko beste objektu txiki batzuk: lanparak, koadroak, ispiluak, bizikletak, maletak, ume-kotxeak, jostailuak, etab.

Gogoratu:

Tamaina handiko bilketa-zerbitzua bakarrik egingo da abisua ematen denean, eta telefonoz deituz gero. Zerbitzua eskatzeko 946712699 telefonora deitu.

Covid-19ak eragindako kutsaduraren erretxina minimizatzeko, honako hau iradokitzen da:

  • Ez utzi hondakinik edukiontzietatik kanpo
  • Saihestu edukiontziak eskuz ukitzea, latex edo antzeko materialezko eskularruak erabiliz

Edukiontzi zuriaren bilketa eten egingo da, beste abisu bat eman arte.