Albisteak

 

Moiordinen hondakinak biltzeko gunea kontroletik kanpo zegoen eta aurretik abisuak eman arren, arazoak baino ez zituen ematen. Horregatik erabaki genuen gunea hortik kentzea eta gune hori garbitzea.

Zaborren kudeaketa guztion ardura da. Zaratamo herri sostengarri eta garbia nahi badugu, gure zaborrak ondo kudeatu behar ditugu. Ahalik eta zabor gutxien eragin behar dugu eta sortzen duguna modu egokian bota dagokion lekuan, egunean eta baldintzetan. Zaborrak sailkatu egin behar ditugu eta errefuxa errefuxarren zaborrontzian, plastikoa eta ontziak zaborrontzi horian, beira berdean, papera urdinean, olioa laranjan eta tamaina handikoak zerbitzua 900 840 230 telefonoan UDALTALDE21era eskatuta.

Guztion artean dana hobeto egingo dugu eta Zaratamo hobea izango dugu.

Bandoa (PDF 347KB)