Albisteak

 

Maiatzaren 4tik garraio publikoan erabiltzaileek derrigorrean erabili behar dute musukoa.

Garraio publikoa derrigorrean erabili behar dutenen betebehar hori arintzeko asmoz, Zaratamoko Udalak musuko batzuk ditu banatzeko erabiltzaileen artean. Neurri aringarria izango da, udalak ez du betebehar hori mugarik gabe lagunduko. Behin bakarrik eskatu ahal izango da maiatzaren 11tik maiatzaren 15era eta hurrengo astean, maiatzaren 18an hasita, banatuko ditugu eskatzaileen artean.

Eskabidea egiteko bidali mezu bat aguazil@zaratamo.eus helbidera eta mezu horretan jarri noiz erabili behar duzuen garraio publikoa, zuon izen-abizenak, helbidea eta kontakturako telefonoa.