Albisteak

 

COVID19a ez desagertu, hortxe dugu oraindik gure artean. Ez gaude baldintza guztiz normaletan eta horregatik, Zaratamon ahalegin berezia egin behar dugu kutsatzeak ekiditeko.

Konfinamendutik irteten hasi garen unean guztion osasuna inoiz baino hobeto zaindu behar dugu.

Zaratamoko udaletxean urratsak ematen hasiko gara. Ekainaren 1etik aurrera udal bulegoak zabalik egongo dira Udal bulegoak zabalduko ditugu eta herritarrak modu presentzialean artatuko ditugu, baina horretarako, Zaratamoko herritarrok zita eskatu beharko dugu aurretik.

Udal zerbitzu orokorrak:
Telefonoz: 94 671 00 52 edo 94 456 60 00 (goizez)
Eposta: administrazioa@zaratamo.eus

Gizarte Zerbitzuak:
Telefonoz: 94 456 60 00 (goizez)
Eposta: arkotxa.zaratamo@zaratamo.eus

Hirigintza zerbitzuak
Telefonoz: 687 564 845 (goizez)
Eposta: auriarte@zaratamo.eus

Erregistro zibila
Telefonoz: 94 449 40 15 (goizez)

  • Udal bulegoetara banan- banan sartuko gara.
  • Udal bulegoen barruan, higieneari eta segurtasun-distantziari buruzko arauak errespetatu eta beteko ditugu.
    • Eskuak garbituko ditugu horretarako prest dauden gelekin sartu aurretik.
    • Maskara eramango dugu
    • 2 metroko distantzia mantenduko dugu.
    • Eztul edo doministiku eginez gero, ukondoan egingo dugu

Udal zerbitzuetan prebentzio neurriak modu berezian zainduko ditugu. Herritarren beharrak; osasun publikoa; eta udal zerbitzuak batera joan behar dira.

Horretarako guztion laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa izango da instalazio publikoak zaintzeko; infekzioak eta kutsatzeak ekiditeko; eta egoera zaurgarrian daudenak ondo babesteko.

Aurrerantzean elkartasuna indartu behar dugu eta herriko bizitza soziala apurka-apurka berreskuratuko dugu segurtasun neurriak egoki beteta.

 Bandoa (PDF 228KB)
 Iragarkia (PDF 238KB)