Albisteak

 

Zaratamoko udalak sustatu ondoren, 2020ko martxoaren 12an, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da Arkotxa auzoaren zati bat "bizitegi eremu degradatu" gisa, irudian jasotzen den bezala.

Kalifikazio hori oso urrats garrantzitsua da, eta ateak irekitzen dizkigu auzoa hobetzeko, gure etxebizitzak eta eraikinak hobetzeko. Aitorpen horrek gure etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko diru-laguntza eta laguntza finantzarioak eskatzeko aukera ematen digu.

Kalifikazio horrek Arkotxa auzoari baino ez dio eragiten, eta bere helburua hiri-berroneratzearekin jarraitzeko laguntzak eskaintzea da, eta, aldi berean, aukera berriak irekitzen ditu erabilitako etxebizitza erosteko edo area barruko lonjak etxebizitza bihurtzeko.

Hemendik aurrera, eremu horretako laguntzak "birgaitze integratuei" dagozkienak dira, eta orain arte eska zitezkeenak baino nabarmen handiagoak dira. Laguntza horiei buruzko informazio guztia Etxebideren webgunean dago (www.etxebide.eus), "Etxebizitzak birgaitzeko eta erosteko laguntza" atalean, Birgaitze Integratuko Eremuetan (ARI) edo Bizitegi Eremu degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzen programan https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-contgen/eu/contenidos/informacion/renove_rehabilitacion/eu_def/index.shtml#tabari_ard . Laguntza horiek, kasuaren arabera, partikular gisa eta/edo jabekideen erkidego gisa eska daitezke.

Kontsultak egiteko, aldez aurretik hitzordua eska daiteke Zaratamoko Udaleko hirigintza-arloan, 946710052 telefonora deituta edo auriarte@zaratamo.eus helbidera mezu bat bidalita. Eusko Jaurlaritzan, berriz, ZUZENEAN zerbitzuan doan eskatu ahal da hitzordua aurretik eskatuta 012 zenbakian.

 Informazio guztia (PDF 3.10MB)