Albisteak

 

Arduraz jokatzeko unea da. Bizi duguna ikusita eta etor litekeena aurreikusita, arduratsu jokatzea tokatzen zaigu.

SanLorentzoak Zaratamoko jai patronalak dira, eta iaz bizi izan genuen giroari aurten jarraipena emateko asmoa bagenuen ere, arduratsu jokatu behar dugu eta jai batzordearekin hitz egin ostean erabaki zaila baina zuhurrena hartu dugu eta jaiak ez ospatzea erabaki dugu.

Erabaki zaila izan da, pena handiz hartu duguna, zaratamoztarrontzat SanLorentzoak familian, lagun artean eta kalean elkartuz gozatzeko festak direlako.

Herria zaintzeko neurria da hartu dugun erabakia. Birusa ez da desagertu eta herritar guztioi jai egunetan arduratsu jokatzeko eskatzen dizuegu eta segurtasun neurri guztiak betetzeko.

Garai hobeak etorriko dira eta orduan alaitasuna eta festa itzuliko da herrira. Datorren urtean SanLorentzoak betiko ilusioarekin disfrutatzeko moduan egotea espero dugu. Bitartean, gure asmoa da urtea amaitu aurretik disfrutatzeko moduko ekitaldirik antolatzeko baldintzak izatea.

Gora SanLorentzoak!

Oharra (PDF 269KB)