Albisteak

 

Aurten ere herritarrengana hurbiltzen da euren etxeetan sortutako hondakin jakin batzuk garbigune mugikorraren bidez behar bezala kudeatzeko aukera.

Garbigune mugikorra zerbitzuaren helburua birziklapenaren kontzeptua erraztea eta hurbiltzea da; izan ere, herritarrek ez dute jada eskualdeko garbigunera (Basaurira) joan beharrik eta udalerrian bertan egin dezakete. Edukiontzi mugikor bat da, urriaren 13tik, 16ra egongo da Iturriko Plazan, Arkotxan.

Hauek dira zerbitzu honetan onar daitezkeen hondakinak: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa (ontzi itxia), telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.