Albisteak

 
Honen bidez jakinarazten dut azarotik maiatzera bitartean programatutako kirol-jarduerak hasteko eguna atzeratu egingo dugula. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Dekretuaren arabera (6/2020 DEKRETUA, 2020ko urriaren 26koa, lehendakariarena), osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen dira alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko. Osasun-agintariek jarduera mota horiek abian jartzeko egoera epidemiologikoa egokia dela adierazi arte iraungo du atzerapen horrek.

Horren inguruan gertatzen den guztiaren berri izango duzue.