Albisteak

 
Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Energiaren Euskal Erakundearekin eta Eroski taldearekin elkarlanean. Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan – Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa horrek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu, ikuspegi positibo batetik beti. Helburua baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta planetan duten eragin kaltegarria apaltzea da, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.
Horrelako ekimenak oso onuragarriak dira ingurumenarentzat, Bizkaiarentzat eta planeta osoarentzat eta, gainera, familien aurrekontuak hobetzen dituzte. Gainera, programa burutzen duten pertsonek 2014ko azaroan zozkatuko diren sari ederrak irabazteko aukera izango dute. 
Web orri espezifiko bat dago programan parte hartu nahi dutenentzat, honako gai hauek jorratzeko lanabes erraz eta eraginkorrez osatua: erosketak/hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna. Udalaren web orrian, www.zaratamo.com edo www.bizkaia21.net atariko Aktibatu + atalaren bidez.