Albisteak

 
Zaratamoko Udaleko Osoko Bilkurak, 2014kourtarrilaren 30ean egindako ohiko bilkuran, UDAL TITULARTASUNEKO HIGIEZINAK GARBITZEKO ZERBITZUAK KONTRATATZEKO, Administrazio Klausula Berezietako eta Preskripzio Teknikoen Agiretako eta esleipen espedientea abiarazteko kontratazio espedientea abiaraztea erabaki zuen.
Zerbitzuak kontratatzeko prozedura irekia baliatuko da, eta Administrazio Klausula Berezien Agiriarekin bat etorriz eskaintza ekonomiko onena aurkeztuko duen enpresari esleituko zaio.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 459.800 eurokoa da, dagokion BEZa barne (zenbateko osoa: 570.000 euro).
Zerbitzu iraupena lau urtekoa izango da, eta bi urtez luzatu ahalko da.
Eskaintzak jasotzeko epe muga 2014ko martxoaren 28a da, 14:00etan, Kultur Etxean, Zaratamoko Elexalde auzoko 1. Zenbakian dagoena (posta kodea: 48480).
Esleipen irizpideak Administrazio Klausula Berezien Agiriaren hamargarren klausulan daude ezarrita.
Lizitazioaren eta zerbitzuak emateko eskakizunen berri izateko beharrezko administrazio dokumentazioa kontratatzaile profilean ikus daiteke.