Albisteak

 

Zaratamoko udalak lankidetzan ari da Ugao-Miraballeseko udalarekin honako ikastaroak antolatzen.

Ugao-Miraballesko GAZTERIA ZERBITZUA

Gazteria zerbitzu honetan abiatu dugun enplegurako formakuntzaren ildoari jarraituz, gazteei eta langabetuei zuzendutako modulu batzuk antolatu dira, “formakuntza-pilulak” izenekoak.

Ikastaro hauek Jane jauregiko ganbaran eskainiko dira, 15,30etatik 18,20etara.

Nerbioi-Ibaizabaleko gazteen arteko formakuntza, enplegua eta kultura ekintzailearekin zerikusia duten gaiak landuko dira.

EGONGO DIREN MODULUAK:

1. IKASTAROA: JENDEARENTZAKO ARRETA

 Helburua: jendaurrean lan egiteko beharrezkoak diren tresnak eskuratzea eta erabiltzea.
 Egitaraua:
1.- Bezeroa: bezeroari harrera egitea, bezeroa ezagutzea, bezeroa gustura ez egotearen arrazoiak, bezero-tipologia
2.- Emandako zerbitzua: gure marka-irudia
3.-Jendearentzako arreta: komunikazio eraginkorra eta afektiboa, kexak erabiltzea, bezeroa fidelizatzea

2. IKASTAROA: MARKA PROFESIONALA SORTZEA

 Helburua: Lan mundura sartzea eta han lehiakorrak izatea ahalbidetuko duen Marka Profesional bat sortzea eta garatzea
 Egitaraua:
1.- CV eta aurkezpen-gutuna diseinatzea
2.- Sarean profil profesionala kudeatzea
3.- Formakuntza plana
4.- Lan elkarrizketak prestatzea

3. IKASTAROA: EGITASMOAK KUDEATZEA
 Helburua: Egitasmoak kudeatzearen oinarriak ezagutzea, honen osagai desberdinak batu eta lehiakortasun handiagoa lortzeko, egitasmoa egingo dela ziurtatuz.
 Egitaraua:
1.- Egitasmoak kudeatzearen oinarriak
2.- Egitasmoa garatzea
3.- Arriskuak, kostuak eta denbora kudeatzea
4.- Talde-lana
5.- Egitasmoak garatzea

4. IKASTAROA: TREBETASUN KOMUNIKATIBOAK
 Helburua: Komunikazio prozesua ezagutzea eta menperatzea gure lan arloko helburuak lortzeko.
 Egitaraua:
1.- Komunikazio prozesua.
2.- Komunikazio profesionalaren estrategiak
3.- Komunikazio publikoa
4.- Lan komertzialera bideratutako trebetasun eta estrategia komunikatiboak

5. IKASTAROA: SORMENA ETA IDEIEN LANTEGIA

 Helburua: Pertsonengan, taldeengan zein erakundeengan sormena suspertzen duten faktore desberdinak sustatzea eta sormena eragozten duten faktoreen eragina txikiagotzea.
 Egitaraua:
1.- Aurkezpena
2.- Sormena eragozten eta suspertzen duten faktoreak
3.- Bizipenen lan tailerrak hiru esparrutan: idazketa sortzailea, antzerki bat-batekotasuna eta sormen zein albo-pentsamendu ariketak.

Formakuntza-pilula baten edo gehiagotan izena emateko GAZTEINFO GAZTEAK INFORMATZEKO GUNEra (Udiarraga kalea, 39) zuzendu beharko da. Astelehenetik ostegunera 17,00etatik 20,00etara eta ostiraletan 10,30etatik 13,30etara.
Informazio gehiago ordutegi horretan 946480704 telefonoan, Gazteinforen Facebook orriaren bidez edo gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbidean.

 Kartela ikusi (JPG 1,05MB)