Albisteak

 
Pertsona osasuntsua izateko ez da nahikoa osasun fisikoa bakarrik zaintzea. Horretaz gain, emozionalki ondo sentitu behar dugu, eta ingurune sozial lagungarria izan, errazago aurre egin ahal izateko estres- eta larritasun-egoerei.

Helburu horri begira, Zaratamoko Batzorde soziosanitarioa, hau da, herriko mediku eta erizaina, Arrigorriagako Lehen Mailako Arreta Unitateko (Osakidetza) arlo komunitario eta soziosanitarioko arduradunak, Zaratamoko Eskola eta Udalaren ordezkariek osotzen dutena, hain zuzen ere, “Bizitza Osasuntsuaren aldeko Egitaraua” prestatzen ari da.

Egitarau horrek, pertsona eta taldeen bizitza-ohituretan eragin nahi du. Horrela bada, honako esparruetan lan egin nahi da: elikadura, jarduera fisikoa, sedentarismoa eta osasuna, eta sexualitatea.

Egitarau horren jarduerak, orrialde honetako eskuma aldean dagoen “BIZITZA OSASUNTSUA” bannerrean klik eginez aurkituko dituzu.

Baina, eraginkorrak izan nahi badugu, ohitura horiek ezagutu behar ditugu. Beraz, “Galdetegia” atalean sakatu eta bete ezazue galdetegia jarraibideei kasu eginez.

Galdetegi horiek zuzen-zuzenean pertsona bakoitzaren medikuaren historikora joango dira. Udalerriko mediku edo erizaina, galdetegia bete duen pertsonarekin harremanetan jarri ahal izango da zenbait ohitura bideratzeko eta osasungarriagoak diren beste ohitura batzuk finkatzeko asmoz jarraibideak eskaintzeko.