Historia

Historia

Zaratamoko basoak: berezko aberastasuna

Basoek betetzen dute Zaratamoko azaleraren zatirik handiena eta udalerriko mendi aldeko eremu aldapatsuenetik hedatzen dira.

Baso horiek, antzina, bertako zuhaitzek osatzen zituzten: haritzak, arteak, pagoak, gaztainondoak, urkiak, sahatsak, lizarrak, intxaurrondoak… Gaur egun, zuhaitz mota horietako eredu ederrak ditugu oraindik, baina apurka-apurka pinudiez, gehienbat, eta eukaliptoez ordezkatuak izan dira.

Toponimiak ondo baino hobeto jaso du Zaratamo udalerriko basoen osaketa hori. Lurralde horretan bizi izan den gizataldeak ororen leku horiek izendatu behar izan dituenean, basoak osatzen zituzten zuhaitz motetan oinarritu zen. Horrela, ba, era honetako izenak ditugu udalerriko baso eta aurkintzak izendatzeko:  amestui, aretxikerra, artetagana, gaztañeta, intxaurreta, lexarrondo, madariaga, makatagabarrena, pagatza, sagatzeta, sagardui, eta beste.