Historia

Historia

Meategi eta harrobiak: basoen beste aberastasun mota

Zaratamoko udalerria zuhaitz mota askotako baso trinkoen aberastasunaz baliatu da. Baina, lur gainekoa ez ezik, lurrazpikoa ere aberatsa izan da mineraletan eta kareharrietan, bereziki. Zaratamoko udalerriko basoen aberastasun horiek eragin dute meatze-ustiapen zein erauzketako enpresak sortzea.

XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte, Zaratamoko udalerriak meategien ustiapenerako emakidak izan zituen. Sasoi horretan eta eskualde horretan, ia meategi guztiak burdin-mearenak ziren. Askotan, inausketa txikiak ziren kanpoaldean, gaur egun, ia ezagutezinak. Beste batzuetan, burdin-meategi txikiak lur-azalean (txirterak, me-zain txikiak eta abar), kareharrietan txertaturik, denboraren poderioz harrobiak bihurtu zirelarik. Hori izan zen, seguru asko, "Carnaval" emakidarekin gertatu zena. garai batean, meategi emakida izan zen eta behin burdin-mea agortu ondoren "Atxeta" kareharrizko harrobi bihurtu zen. Harrobi hori, Burbustu eta Gutiolo auzoen artean kokatuta dago eta aurreko mendearen laurogeta hamargarren hamarkadan itxi zen azken harrobia izan zen.