Historia

Historia

Kulturen arragoa

kulturen arragoa

Zaratamoko udalerria Arratia-Nerbioi (Nerbioi-Ibaizabal) eskualdean dago. 9,9 km2-ko azalera du eta 173 metroko altuera. Zirku-itxurako lur-eremu batean kokatuta dago. Lur-eremu horren mugak hauexek dira: mendebalde eta iparraldetik Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak, eta hego-sartalde eta hego-mendebalde aldetik, Artanda eta Upo mendien gailurrek osatzen dituzten isurialdeen banalerroak.

Noiztik dago gizon-emakumeen lorratzik inguru honetan? Zaratamoko San Lorentzo elizan antzinako bi hilarri daude. Bietariko bat, Kristo aurretiko mende bat eta Kristo osteko mende baten inguruan, bertan zegoen herri baten isla izan liteke. Hilarri horretan, lauki bikoitz baten barruan, oso soila den irudi antropomorfiko baten burua izan litekeena ikus daiteke. Bigarren hilarriak gurutze-formako irudi bat agertzen du. Hilarri honek ere, lehenaren antzera, ez du inskripziorik, baina neurriz zein dekorazioz, inguruan latinez idatzita agertu ziren beste batzuen berdina da. Azken horiek Manuel Gomez Moreno jaunak gure Aroko II-III mendekotzat jo zituen.